Gartzarongo XLI. Pilota txapelketa hasi zen uztailaren 4an eta aurten 252 bikote arituko dira urriaren 31a arte. Kartelean uztailaren 18ko partidak.
Uztailaren 18an 90 urte betetzen dira Gerra Zibila eta Francoren diktadura ekarriko zituen 1936ko estatu-kolpe faxista eman zenetik. Basaburuko Ahaztuakek data gogora ekarri eta elkarretaratze antifaxista deitu du Erbitin, 17:00etan.
Uztailaren 18an, 20:00etan, zuzenekoan izanen da musikari azkoitiarra Txokolateroren atzeko oihanean.
Hizkuntza: Euskara