1997an kaleratu zuen bere lehenengo bakarreko diskoa eta geroztik bederatzi lan argitaratu ditu. Azkena, Giza Zarata, 2024an. Idazle bikaina ere, bere ahots bereziarekin, euskal folk-rockeko ezinbesteko bat da.
Udaleko Euskara eta Kultura arloaren apustua izan da. Joan zen urtean estreinatutako udako programarekin jarraitzeko. Orduan, Hertzainak talde mitikoko eta bakarreko ibilbidea ere jorratu duen Gari etorri zen Txokolatero atzeko oihanera, kalean kontzertu akustikoa eskaini zuen izugarrizko arrakastarekin.
Aurten, beste handi bat, Anari etorriko da. Uztailaren 18an, Jauntsaratsen arituko da zuzenean, esan bezala, 20:00etan. Gosea duenarentzat, gainera, Jan Talo Food Truck-a ere izanen da talo bereziak saltzeko.