Urtero egin ohi den bezala, hurrengoan pestak izanen direnez, herriaren garbiketa eginen dute asteburu honetan. 9:00etan jarri dute hitzordua, gosaltzeko eta lanari ekiteko.
Berueteko Egizarotz pilotalekuan pestetako larunbatean pilota partida ederrak izanen dira. Alberdi II eta Ugartemendia De la Fuente eta Gaskueren kontra, lehenengo; Ondoren, Peio Etxeberria eta Morgaetxebarria Salaberria eta Arangurenen aurka. Sarrerak 15 euro entradasfronton.com helbidean.
Gaur bertan gazteen antzerkia izanen dute, jai-aurreko ekimen gisa eta pestak bihar hasiko dira eta igandera arte iraun.
Etsainen gaur bertan hasiko dira ekimenekin nahiz eta txupinazoa bihar jaurtiko duten. Igandera arte ekimenez betetako egitaraua prestatu dute.
Gaur hasi eta igandera arte iraungo dute Berueteko aurtengo pestak, egitaraua osorik irudian.
Iraila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |