Hiru urte ondoren, gogoz osatu dute programa Larraintzarren herriko gazteek. Ostegunean, 20:00etan botako dute txupinazoa eta igandera arte ospatuko dituzte pestak.
Pilota, musika eta umeendako jarduerak nagusi, Latasako pestetako egitarauan. Ostiralean hasi eta igandean amaituko dute.
Gerendiaingo pestak ospatuko dituzte asteburuan. Txupinazoa 18:00etan izanen da, ostiralarekin, eta igandera arte jolasez, musikaz, txapelketaz eta lehiaketaz osatu dute programa.