AEK euskaltegiak Atetz, Odieta, Anue, Ultzama eta Lantzen eskaintzen ditu klaseak eta edozein mailatan eman daiteke izena. Horren arabera antolatzen dituzte taldeak eta hasi dira horiek osatzen. Momentuz, lau talderekin abiatuko da ikasturtea:
-Etulaingo taldea, iaz martxan jarri zena, A1 mailan
-Hasiera maila, zerotik hasten den jendearentzat, Larraintzarren. Ostegunean 16:30ean eginen dute bilera, Larraintzarko Coworkingean
-A2 taldea, ikasten hiru urte daramatzatenak. Ostegunean 17:00etan izanen dute bilera, Larraintzarko Coworkingean
-B1-B2 artean dabiltzanak, ostiralean izanen dute bilera 19:30ean, Larraintzarko Coworkingean.
Izena emateko telefonoz 688 87 43 03 zenbakira deitu daiteke edo ultzama@aek.eus helidera idatzi.

Basaburuan eta Imotzen IKA euskaltegitik egiten da eskaintza eta, hemen ere, izen ematearen arabera ikusiko da zein talde ateratzeko aukera duten. Aurtengo nobedadea C1 mailako taldea ateratzea izan da: astearte eta ostegun arratsaldetan izanen dira eskolak, eta interesa duen edonork izena emateko aukera zabalik du oraindik.

Matrikulatzeko eta informazio gehiago eskuratzeko euskaltegiko 948 610 776 telefonora deitu behar da, eta bestela, leitza.ika.eus webgunearen bidez ere egin daiteke. "Biderkatu euskara" lelopean abiatu dute aurtengo kanpaina.
Urtero bezala, Euskarabideak eta Euskara Zerbitzuek dirulaguntzak eskaintzen dute, aurten handitu direnak eta zenbait baldintza betez gero matrikularen 100%-ra iritsi daitekeenak. Aukera paregabea dugu, beraz.