Elizondoko bestetarako Jaibusa egonen da Ultzamatik

Amezti.eus 2026ko uztailaren 10a

Uztailaren 24tik 28ra ospatuko dituzte Elizondon bestak, eta Ultzamatik Jaibus zerbitzua jarri du Udalak uztailaren 24rako. Jaibuseko txartelak eskuratzeko ordutegiak zabaldu dituzte. 

Ultzamako gazteekin hainbat bilera egin eta gero, aurtengo udan Jaibus zerbitzua jarriko du martxan Udalak inguruko zenbait herritara. Elizondoko bestetan, uztailaren 24an, ostiralarekin, emanen du zerbitzua. Ultzama-Elizondo-Ultzama ibilbidea eginen du autobusak, eta joan-etorrirako bi aukera jarri dituzte: 

-Lehen aukera: irteera 23:00etan eta itzulera 6:00etan

-Bigarren aukera: irteera 00:30ean eta itzulera 7:30ean. 

Bost euroko prezioa izanen du Jaibusak, eta txartelak igerilekuan eskuratu behar dira, ondoko ordutegietan:

-Ultzaman erroldatuak daudenentzat: uztailak 17 eta 20, 17:00etatik 20:00etara; uztailak 21, 12:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. 

-Ultzaman erroldaturik ez daudenentzat: uztailak 22, 12:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara