Jaibusa, Ultzaman: festaz segurtasunez gozatzeko

Amezti.eus 2026ko ekainaren 9a

Ekainaren 27an Doneztebera joateko eta itzultzeko; eta, uztailaren 24an Elizondora joan-etorria egiteko aukera izanen da.

Autoaz ahaztu eta festaz segurtasunez gozatzea da jaibusaren helburua. Ultzamako Udalak bilera irekiak egin zituen bailarako gazteekin eta momentuz bi data horietan jarriko dute martxan. Ekainaren 27an Doneztebera, eta uztailaren 24an Elizondora joan eta etortzeko aukera izanen da. Bost euroren truke izanen da joan-etorria eta 30 urte arteko gazteei zuzendua dago. 16 eta 18 urte bitartekoek baimena aurkeztu behar dute. 

Txartelak erosteko ordutegi zehatz bat jarriko da eta astelehenean, ekainaren 15ean, iragarriko dute noiz eta non erosi.