Elkarrizketak

Zaintzen inguruko dokumentala ondu dute Ultzamaldean

Amezti.eus 2026ko ekainaren 2a

'Ultzamaldean zainketak' izenburupean, zaintzen gaia jorratzen duen dokumentala osatu dute azken hilabeteetan eskualdean, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bultzatuta. Isa Saez Imozko zinemagileak zuzendu du dokumentala, eta eskualdeko udalerri desberdinetan zaintzak jasotzen dituzten nahiz alor desberdinetan zaintzen aritzen diren herritarren testigantzak jaso dituzte, besteak beste. Amaia Paz Vallejo berdintasun teknikariak eman dizkigu xehetasunak gaurko irratsaioan. Ekainaren 4an Larraintzarren eta 5ean Jauntsarasten emanen dute dokumentala.