Etxebizitzaren inguruan hausnarketa konpartitua bultzatu nahi du elkarteak ostiralean Jauntsaratsen eginen den saioan. Etxebizitza lortzeko gaur egun dauden zailtasunak eta gure eskualdea bezalako landa eremuetan dauden erronkak identifikatzea dute asmo ostiraleko lan saioan. Etxebizitzaren gaian interesa duen edonori bertan parte hartzeko dei egin dio Oribek. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara izanen da saioa, Apeztegiberriko ganbaran.
Aurretik izena emateko raldaz@cederna.es helbidera edo 607 67 87 45 telefonora idatzi behar da.