Nafarroako Gobernuak gaur goizean emandako datuen arabera, 151 dira dagoeneko Nafarroan koronabirusak eragindako hildakoak, eta 2.836 ofizialki positibo eman duten herritarrak. Txanponaren beste aldean daude, berriz, sendatu edota alta jaso dutenak: 294 dira dagoeneko.
Informazio guztia eguneratua du Gobernuak webgune berezi honetan: https://www.navarra.es/eu/web/coronavirus/egungo-egoera.
Gogoratu, koronabirusaren hedapenak eragindako krisialdi honetan alarma egoeran gaudela, Espainiako Gobernuak hala ezarrita. Aste honetan beteko ditugu lehenengo 15 egunak eta 15 egun gehiagoz luzatu du alarma egoera Espainiako Kongresuak, apirilaren 11a arte.
Gogoratu ere, koronabirusa sahiesteko neurriak: eskuak maiz garbitu, doministiku egiterakoan estali ahoa besaurrearekin edo mukizapi bat (gero zakarrontzira bota mukizapia).
Bestalde, sukarra, eztula edo arnas egiteko zailtasunak dira koronabirusaren sintoma nagusiak. Horiek baldin badituzu geratu etxean eta deitu osasun zentrora (Larraintzarkoa: 948 30 93 50). Ordutegiz kanpo bada, deitu Osasun Aholkurako Zerbitzura 948 290 290. Premiazko arreta behar baduzu, ordea, 112 telefonora. Informazio guztia: https://www.navarra.es/eu/web/coronavirus/gomendioak