Ekitaldiz betea dator asteburuko agenda

Amezti.eus 2019ko martxoaren 29a

Ultzamako gazte eguna, 'aBaLanTXa' bikotearen kontzertua, Iñaki Perurena, Larraintzarko ikasleen antzezlana...  gaurtik igandera bitartean planak egiteko aukera ederra.

Gaur bi ekitaldi izanen ditugu:

19:00etan Larraintzarko bentan: Larraintzarko ikastetxeko ikasleek genero ezberdintasunaren inguruko antzezlana eginen dute. (Kartela)

19:30ean Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran: Txari Eleta eta Blanca inés Rubiok osaturiko 'aBaLanTXa' bikotearen kontzertua (kartela)

Eta bihar, beste bi:

19:00etan Etxalekuko biltokian: Iñaki Perurenaren 'Harria, maitasun istorioa' ikuskizuna (kartela)

19:00etatik hasita Lizasoko elkartean: Ultzamako gazte eguna (Altsasuko kasuaren inguruko hitzaldia, afaria eta kontzertuak: Tribade eta Zea Mays) (kartela)