Martxoaren 30ean izanen da Ultzamako gazte eguna

Amezti.eus 2019ko martxoaren 21a

Arratsaldez hasiko da Altsasuko kasuaren hitzaldi batekin, eta jarraian afaria eta kontzertuak izanen dira Lizasoko Kuartelenean: Tribade eta Zea Mays

Sarrerak martxoaren 27ra arte egonen dira Larraintzarko ostatuan, Iraizozko ostatuan, Jauntsarasko Apeztegiberrin eta Iruñeko Herriko Tabernan. Afaria+kontzertutako sarrera 25€ dira, eta kontzertuak bakarrik 8€.