2019/03/30 19:00

Bertso saioa

Iñaki Perurena, “Harria. Maitasun istorioa” kontakizuna eta erakustaldia

Iñaki Perurena, “Harria. Maitasun istorioa” kontakizuna eta erakustaldia
Etxalekuko biltokian, Imotz

Iñaki Perurena harriarekin datorkigu oraingoan ere, ez ohiko moduan 
ordea. Harriarekin izan duen istorioa modu berezian azalduko digu ordu 
bete inguru irauten duen emankizun poetikoan. Emankizunarekin batera 
erakustaldia ere egingo du.

Berak dioen moduan "harria urteetako bidelaguna izanda bizi oso bat 
daramat harriarekin eta berarekin jarraitu nahi dut". "Ezingo nuke 
sufritu nire harri gainean hautsa ikustea eta era berean hautsak harrotu 
nahi nituzke, arnas berritzeak bizia ematen dit eta ingurukoek ere 
neurri batean hori bizitzea nahiko nuke". Harria, metafora bihurtzen du 
Iñakik emanaldian, adibide eta hausnarketa.