Txapeldun ugari, ekintza ezberdinetan, Eltzaburuko bestetan

Amezti.eus 2018ko ira. 13a, 12:23

Markel Etxeberriaren, mus txapelketaren irabazleetariko baten, aita
Unai Mindeguiak, helduen kategorian, eta Xabi Errozek, umeen kategorian, lortu zuten bizikleta lasterketan garaipena
Ehun bat pertsona bildu ziren bazkari herrikoian
Miguel Iraizozek eta Patxi Iribarenek irabazi zuten trontza txapelketa
Vanessa, Maika, Miguel eta Sandra Iraizoz anai-arrebak
Parte-hartzaile ugari izan zituen bingoak
Herri kirolak, plazan

Larunbata izan zen bestetako egun handia, mus txapelketan sari bikoitza eskaini zutelarik. Markel Etxebarria izan zen irabazleetariko bat. Bizikleta lasterketan Unai Mindeguiak eta Xabi Errozek lortu zuten garaipena. Eta trontza lehiaketan Miguel Iraizozek eta Patxi Iribarenek.

Eltzaburuko Markel Etxeberriak, gaskueko bikoteak lagunduta, irabazi zuen mus txapelketa. Unai Mendeguiak bizikleta lasterketa irabazi zuen helduen kategorian, eta Xabi Errozek txikien kategorian. Trontza lehiaketan, bestalde, Miguel Iraizozek eta Patxi Iribarenek lortu zuten garaipena.

Sari ugariaz gain, oro har izandako giro paregabea nabarmentzen du Maika Iraizozek, Eltzaburuko alaba. Behean, berak bidalitako argazkietan ikusi dezakezue. Bazkari herrikoian ehun lagun bildu ziren, eta arrakastatsuak izan ziren ere herri kirolak eta bingoa.

Erlazionatuak

Hasi dira Eltzaburuko Bestak

Amezti.eus 2018 ira 05 Ultzama