Hasi dira Eltzaburuko Bestak

Amezti.eus 2018ko ira. 5a, 10:32

Musika, Los Andus, Los Tajudos del Norte, Oharkabe eta DJ Julenen eskutik. Gainera, Mus txapelketa, tortila eta postre lehiaketa, eta Miss eta Mister juergista izandatuko dituzte, besteak beste. Larunbata bitartean ez dira faltako aizkora, trontza eta motozerra erakustaldia, ezta bingoa ere.

Maika Iraizozek esan digunaren arabera, bingoa da partehartzaile gehien biltzen dituena. Gainera, larunbateko partidan sari bikoitza egonen da: diru bikoitza eta asteburu bat kanpoan ordainduta. Emakumeen afaria ere nabarmentzen du "urte askoz egiten da eta emakume asko biltzen ditu", bihar, osteguna, izanen da. Musikaren aldetik ostiraleko bazkalorduko mariatxiak ikustera animatzen du Iraizozek, Gaskueko alaba bat dago taldean, gainontzekoak Txulapainekoak direla.