Asteburua iritsi zaigu, eta ekitaldiz beterikoa dugu abuztuaren lehenbizikoa. Atzo hasi ziren Larraintzarko bestak, Aztecas taldearen kontzertua izan zuten ostatuan, ostalariek debalde ateratako pintxoekin batera. Gaur egun osoko egitaraua izanen dute aurretik, eta gaur ere Imozko Latasako bestak hasiko dira. Larunbatean Anueko eguna ospatuko dute Egozkuen, eta Jauntsaratsen pasaderetako eguna izanen dute. Igoan berriz, Mario San Miguelen kontzertua. Amaitzeko, igandean Ziaurrizko Maite Larretxearen akordeoi kontzertua izanen dute Santurbe baselizan, eta mendi buelta eginez ospatuko dute Ireber eguna Berueten. Amaitzeko, nola ez, Gartzarongo pilota txapelketaren jardunaldi berria izanen da, larunbatean 16:00etatik aurrera eta igandean 10:00etan hasita.
Ikusi ekitaldi guztien egitaraua agenda atalean: https://amezti.eus/agenda/