Irratia

EgunEro Kantuz

Egunerokotasunera hain lotuta ez den saioa egiten dugu EgunEron ostiraletan. Inguruko lagunak eta bizilagunak hobeto ezagutzeko elkarrizketa musikatua. Baita asteburuko agendaren errepasoa.
-- Esan Erran irratia --
5 atal entzuteko
Egun Ero Kantuz: Asier Mateo Urdin
2025/12/19

Asier Mateo Urdin barañaindar imoztartua izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz irratsaioko gonbidatua. Barañainen jaio eta hazia, bost urte daramatza gurean. Bere bizitzaz, musikaz, eta beste hamaika kontuz aritu gara gaurkoan. 

Egun Ero Kantuz: Ariane Usarbarrena Ekiza
2025/11/21

Ariane Usarbarrena Ekiza izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz irratsaioko protagonista. Burlatarra da bera, baina han eta hemen bizi izan da, herri eta herrialde desberdinetan. Iaztik, Ultzamaldeko euskara teknikari gisa ari da lanean gurean. Bere bizitzako pasarteak eta hamar kanta kuttunak ezagutu nahi? 

Egun Ero Kantuz: Karmentxu Garces Ducar
2025/11/07

Karmentxu Garces Ducar aizaroztarra izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz irratsaioko gonbidatua. Txantrean jaio eta hazia, gaztetan iritsi zen gure eskualdera Gizarte Zerbitzuetan lan egitera, eta geroztik hemen bizi da, gaur egun Aizarotzen. Bere bizitzako hamar kantu kuttunak eta hainbat pasarte ezagutu nahi? 

Egun Ero Kantuz: Amaia Urdaniz Ostiz
2025/10/24

Amaia Urdaniz Ostiz aritzuarra izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz irratsaioko protagonista. Atarrabian bizi da gaur egun, baina harreman estua mantentzen du eskualdearekin. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, eta irakasle aritu da azken urteetan. Bere bizitzako pasarteak eta hamar kanta kuttunak ezagutu nahi? 

Egun Ero Kantuz: Gorka Ramirez Cachafeiro
2025/10/10

Ekin diogu ikasturte honetako Egun Ero Kantuz irratsaioari! Aizarozko Gorka Ramirez Cachafeiro izan dugu lehendabiziko gonbidatua. Donostiako Egia auzoan jaioa, urteak daramatza eskualdean bizitzen, eta Aizarotzen sortu berri den Kontzejuko kide ere bada. Bere bizitzako istorioa eta hamar kanta kuttunak entzun nahi? 

.2..