Egun Ero Kantuz: Amaia Urdaniz Ostiz

Amezti.eus 2025ko urr. 24a, 11:00

Amaia Urdaniz Ostiz aritzuarra izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz irratsaioko protagonista. Atarrabian bizi da gaur egun, baina harreman estua mantentzen du eskualdearekin. Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon, eta irakasle aritu da azken urteetan. Bere bizitzako pasarteak eta hamar kanta kuttunak ezagutu nahi?