Hauek izanen dira igandean Latasako azokan parte hartuko duten ekoizle eta artisauak:
Imoztik: Arteta arditegia; Belar adobezko labeak; Ekollaondo ahuntz gazta eta arrautzak; Elejostetan muralismoa, liburuak eta ilustrazioak; Geroarte keramika eta egur-zizelkariak; Ipuinak&more liburuak, ilustrazioak eta artea; Plazaola gozotegia eta Zapatari zapatak.
Basaburutik: Amasuluk belarritakoak.
Lekunberritik: Kihan eskulanak
Araiztik: Malloak ardi gazta
Leitzatik: Saralegi taloak eta Gorritz ardi gazta
Besteak: Ezkurdi eztiak; Paulina etxeko marmeladak; Katealde pateak; Xorta garagardoak; Sur ta lur keramika eta belarritakoak eta Ageda Goikoetxea bitxiak.
Azoka goizeko 10:30etatik 14:00etara izanen da, eta goizean zehar Geroarte mintegiko kideek keramika tailerra emanen dute. Gainera, Habelarte Baserritarren Elkartearen aurkezpena eta bertako produktuen zozketa ere eginen dute 12:30ean, eta eguerdian, Biltegian bazkaria izanen da, 25 euroren truke.
Azokaz gain, beste bi ekimen ere izanen dira Latasan egun horretan: Nordic Walking irteera eta 'Portamundos' zirko eta antzerki ikuskizuna. Ekimenez betetako eguna izanen da igandekoa, beraz.