2021/07/04 09:30 - 13:30

Irteraldia

Nordic Walking irteera Latasatik

Nordic Walking irteera Latasatik
Latasa, Imotz

Mendialdeko azoka ibiltaria aprobetxatuz, Latasako Nordic Walking zentroak irteera antolatu du egun horretarako. Uztailaren 4an, goizeko 9:30etan irtengo da ibilaldia Latasatik, eta eguerdiko 13:30ean bueltatu. Zailtasun maila handiko ibilbidea izanen da, 12 kilometrokoa. Doako ekimena izanen da, baina parte hartu nahi dutenek 948 50 34 06 telefonoan eman beharko dute izena.