Mendialdeko baserritar eta ekoizleen azoka ibiltaria herri desberdinetatik mugitzen ari da azken hilabeteotan. Uztailaren 4an, Latasan (Imotz) izanen da, goizeko 10:30etatik 14:00etara bitartean. Gainera, Geroarte arte tailerreko kideek keramika tailerra emanen dute eguerdiko 12:00etan, eta Habelarte baserritarren elkartearen aurkezpena ere izanen da, 12:30ean.
Imozko Nordic Walking zentrotik, gainera, ibilaldia antolatu dute Latasatik abiatuta: 9:30etan abiatuko dira, eta eguerdiko 13:30ean izanen da buelta. 13:00etan, berriz, 'Portamundos' zirko eta antzerki ikuskizuna eskainiko dute azokako gunean.
Bukatzeko, Latasako Biltegian bazkaria izanen da, 25€-tan.