Uda pasa eta, berriz ekin diote Bermuskitz ekinbideari.
Aipagarria eta are gehiago, originala ere badela ekinbide hau deritzogu.
Zertan mamitzen den kontu hau?
Ba, igandero, eguerdi aurrean, Biltokian biltzen da herriko jendea, elkartzeko astean behin bederen, ihardukitzeko, eta elkarrekin une goxo bat pasatzeko.
Vermout bat hartzeko, hitz batez.
Eta igandero pintxoak izaten dira. Horretarako, zerbitzu hau eskaini ahal izateko, etxekal egiten da lana.
On dagizuela muskiztarrok!
Familia berri bat
Ezkurraren etxea esaten diogunera, aspalditik hertsirik zegoenera, bikote gazte bate etorri berri da. Ongi etorri!