Jaiak 2019

Aizarozko Bestak izan ziren asteburuan, hemen irudiak

Amezti.eus 2019ko eka. 11a, 10:39

Arratsaldeko 13etan bota zuten txupinazoa, besteei hasiera emateko. Baina aurretik, aurten ere, kronoeskalada egin zuten.

Kirol pixkatxo bat eginda hasi zituzten larunbatean Aizarozko Bestak, kronoeskaladarekin. Ondoren 13etan txupinazoa bota zuen Mexikortxo taldeak, eta jaiaz blaitu zen Basaburuko herria. Tartean, eguraldiak errespetatuz gainera, bazkaria eta musika izan zuten.