Filme musikala. Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra liburuan oinarrituta, baina musikalki bestela landu dute eta istorioa ere garaikideagoa eta ganberroagoa bihurtu. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute eta azken honek musika guztia idatzi du. Harkaitz Cano berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Emaitza, lan txoro eta dibertigarria, txikiendako zein helduendako, aproposa.
Hizkuntza: Euskara
Neguko zinema otsailan amaitzen da baina Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean data bat gehiago antolatu dute M8, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Celia, 11 urteko neska, amarekin bizi da eta Zaragozako moja ikastetxe batean ikasten du. Brisa, Bartzelonatik etorri berri den klasekidea, bizitzako etapa berri batera bultzatuko du: nerabezarora. 1992ko Sevillako nazioarteko erakusketa eta 1992ko Udako Olinpiar Jokoak bizitzen ari den Espainian, Celia ohartuko da bizitza egi eta gezur askoz osatuta dagoela.