Filme musikala. Euskadi Saria irabazi zuen Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra liburuan oinarrituta, baina musikalki bestela landu dute eta istorioa ere garaikideagoa eta ganberroagoa bihurtu. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendu dute eta azken honek musika guztia idatzi du. Harkaitz Cano berak eta Eneko Olasagastik josi dute gidoia. Emaitza, lan txoro eta dibertigarria, txikiendako zein helduendako, aproposa.
Hizkuntza: Euskara