Sinopsia: "Gure herriko tabernak 'Ongi Etorri' izena zuen. Bi ahizpen artean eramaten zuten bertako martxa. Mundua 'Ongi Etorrin' hasi eta bukatzen zen aunitzentzat. Barraren bi aldeak ezagutu nituen nik. Bertatik, ez ziren bezeroak bakarrik igarotzen, istorioak ibiltzen ziren dantzan eta gu haiekin hazi ginen. Bertan, ikasi genuen zer zen emakumeen arteko elkarlana, zaintza eta ohartzerako gure izaera feminista bertan eraikitzen hasi ginen. Viola eta teklatuarekin lagundutako kontakizun honen bitartez, gurekin bidaia bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, txoko txiki bateko unibertsoa ezagutzera eta barrenak astintzera”.
Dirdirak eta Dardarak argi arteen jaialdia abenduaren 6an eta 7an izanen da Latasa eta Urritzaren artean, eta egitaraua osorik eta parte hartuko duten artistak ezagutzera eman dituzte dirdirak.com webgunean. Ostiralean aurkezpena ere eginen dute biltegian.