Hau errepikaezina izan da Skabidean taldearen estudioko bosgarren lana da. 17 kantez osatutako disko honek hainbat estilo biltzen ditu, beti ere, ska-reggaea ardatz nagusia duela. Soinuaz gain hizkiek ere garrantzia hartu dute lan honetan. Kontzertu akustikoan aurkeztuko digute.
Euskal Herriko mus txapelketako Aizarozko kanporaketa. Martxoaren 9an Nafarroako finala izanen da eta aurretik herriz herrikako kanporaketak jokatu behar dira; Eskualdekoak eta Basaburukoak ere aurrera doaz. Martxoaren 23an Euskal Herriko finala jokatuko da Gopegin.
Lorena Arangoaren bakarrizketa. Emakumeak historian itzalpean egon direnez, horietako zenbait argitara ekartzeko aprobetxatuko du Arangoak. Emakumezko pertsonaia historiko horiek talde-terapia saio batera joanen dira.
Ultzamaldeko Herri Kirol taldeko emakumeak eskainiko dute lehenengo eta gero korssfit erakustaldia ere izanen da Larraintzarko frontoian.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |