Jon Konda ezkondu berria da Parisen ezagutu zuen Errusiako opera-kantari ospetsu batekin, eta Iruñeko La Perla hotelean hartu dute ostatu lehendabiziko gau hori pasatzeko. Bat-batean, maitasunezko ohatzetik jaikiarazten dute, suizida bat Iruñeko Gaztelu Plazako aparkalekua eraikitzeko paratu duten garabira igo baita. Suizidak joko literario makabro bat proposatzen dio Jon Kondari. Poema batzuk irakurriko dizkio eta norenak ote diren asmatu ezean, bere buruaz beste eginen du suizidak. Jon Kondak gaua luzatu gura izango du, Sherezade suizidari ziria sartu nahian. Inprobisatu beharra dauka, garabitik hirira begira. Suizida liburuzain ikasia da eta Jon Kondaren marro kaskarrak harrapatzen ditu, 1992ko Nafarroako Vianako Printze sarirako hautagaia izan baitzen. Winston Churchillek esan zuenez, askotan egia hamaika gezurrekin ezkutatu beharrekoa da.
Euskal Herriko mus txapelketako Jauntsarasko kanporaketa. Martxoaren 9an Nafarroako finala izanen da eta aurretik herriz herrikako kanporaketak jokatu behar dira; Eskualdekoak eta Basaburukoak ere aurrera doaz. Martxoaren 23an Euskal Herriko finala jokatuko da Gopegin.
Ultzamaldeko Herri Kirol taldeko emakumeak eskainiko dute lehenengo eta gero korssfit erakustaldia ere izanen da Larraintzarko frontoian.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |