Mikel maitasun-haustura baten ondoren, nazkatuta dago Euskal Herrian duen bizitzarekin, eta, horregatik, Argentinara lanera joateko gonbidapena onartzen dio urruneko ahaide bati. Hala ere, laster konturatuko da bere senideak ez duela ezer eskaintzeko. Bere harridurarako, arbasoen lurra zapaldu ez duten baina beren tradizioak pasioz eta modu idealizatuan bizi dituzten euskalondorengoak bizi dira nagusiki herrian.
Aurten ere Basaburuko pintxo lehiaketa izanen da. Azaroaren 16an eta 17an; eta, 23an eta 24an; larunbatean eta igandean bi asteburu jarraian tokiko produktuekin egindako pintxo berezia eta edaria 3,5 euroren truke. Apeztegiberri (Jauntsaratsen), Aizarozko ostatua; eta, Orokietako eta Berueteko ostatuak parte hartuko dute. Azken bi hauek 13:00ak bitartean bakarrik.
Abendua | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 | 31 |