Mikel maitasun-haustura baten ondoren, nazkatuta dago Euskal Herrian duen bizitzarekin, eta, horregatik, Argentinara lanera joateko gonbidapena onartzen dio urruneko ahaide bati. Hala ere, laster konturatuko da bere senideak ez duela ezer eskaintzeko. Bere harridurarako, arbasoen lurra zapaldu ez duten baina beren tradizioak pasioz eta modu idealizatuan bizi dituzten euskal
ondorengoak bizi dira nagusiki herrian.