Navasekin batera, bera babesten saiatu zen Jose Javier Nuin Azkarate 18 urteko gaztea ere tiroz hil zuen tokian bertan Guardia Zibilak. Basaburuko Ahaztuak elkartetik gogorarazi dutenez, ezinbestekoa da memoria ariketa egin eta gertatu zen hura salatzen segitzea, berriro gerta ez dadin. "Haien izenak ez daitezela denboran gal", adierazi dute. Lotura honetan irakur daiteke ekimenetik atera dute oharra.