Amico Nafarroako antzerki konpainiak 'Oh my god!' antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan Larraintzarko Zentro Zibikoan, arratsaldeko 19:00etan. Duela bi urte jaio zen lana, eta Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak egindako enkargu bati erantzunez hasi ziren obra sortzeko lanean. Inmatrikulazioen gaia lantzeko beste modu bat dela azaldu digu gaurko elkarrizketaren tartean Jon Barbari konpainiako kideak.