Cederna Garalur landa garapenerako elkarteko Marta Barba elikadura dinamizatzailearekin hitz egin dugu gaurko saioan. Hortinova proiektuaz aritu zaigu teknikaria, eta baita proiektu horren baitan aurreko astean egin zituzten tailerrez. Doneztebeko INTIAren etxalde esperimentala da Juansenea, eta bertan Nafarroako Iparraldean barazki ekoizpen proiektu txikiek izan dezaketen bideragarritasuna lantzen ari dira.