Jolasaren bidez antzerkiaren oinarriak landuko dituzte tailerrean, eta interes artistikoa duen edonori dago irekita ekimena, alegia, aurretik ez da antzerkiaren eta interpretazioaren inguruko inolako jakintzarik behar. "Jolastu, konektatu eta disfrutatu nahi duen edonori zabalik dago, eta adinari dagokionez ere, hau denentzako espazioa izanen da, 18 urtetik hasi eta 99 urteak arte", azaldu du.
Interpretazio Laborategia da Escaladak tailerretan lantzen duena. Antzezleak dioenez, askatzeko espazio bat izanen da tailerra, eta helburua ez da hainbeste emaitza zehatz bat lortzea, bideaz gozatzea ikastea baizik.