Ostegunarekin honezkero hasi dira, afariaren ondoren musika izan delako ordu txikiak arte, DJ Tonirekin. Baina ostiralean izanen da txupinazoa, 17:30ean. Aurretik, ohikoa den gazteen bazkaria antolatu dute Orgi jatetxean. Gainera, erronda eta mozorro lehiaketa izanen dira, Oihuka eskualdeko musika talde gaztearen kontzertua, eta musika gau osoan, DJ Jotatxorekin.
Larunbateko egitaraua ere zabala eta herritar guztiendako zuzendua dago. Baina hainbat gauza nabarmenuko ditugu. 12:30ean Lizaso Kantuz, euskal kantu herrikoiak kantatzeko; bazkaria Lizasoko Elkartean, eta La Farruka batukada; besteak beste. Arratsaldean txikiei zuzenduta izanen da egitaraua txokolatada eta zezensuzkoa tartean, adibidez. Musika Joselu anaiek eta DJ Crocksek jarriko dute.
Astelehenean jai denez, egitarau zabal hori luzatu eginen da eta igandean ekimen asko daude aukeran. Golf txapelketaren ondoren erraldoiak eta gaiteroak aterako dira herriko kaleetan. Bazkaria paellada izanen da eta bingo musikatua izanen da ondoren. Eta, 19:00etatik aurrera musika Ay jalisco taldearen mariatxiekin eta DJ Bakorekin.
Astelehenarekin, guztiok batera garbituko dute, 16:00etako auzolanean.
Egitaraua, osorik:
