Udabeko eta Egillor-Eritzegoitiko pestak datoz

Amezti.eus

Udabeko pestak, 2019an

Ostiralean, urriaren 2an hasiko dira Udaben (Basaburua), igandera arte. Atetzen berriz, Egillor eta Eritzegoitik partekatzen dituzten pestetan, larunbata osoa ospatuko dute. 

Udaben ostiralean 14:00etan izanen da txupinazoa eta Udabeko Bentan bazkaldu ondoren. Lehen eguna izanik ere, ez da ezer faltako, batez ere, musikari dagokionez: DJak arratsalde eta gauez, baina, gainera, zuzeneko musika Oihuka eskualdeko talde gaztearen eskutik. 

Larunbatean errondarekin hasiko da eguna eta, ondoren, zikiro jatea izanen dute. Umeendako ekimenak eta jolasak izanen dira bazkalondoan, eta, baita gazta pisu lehiaketa ere. Musikak lagunduko du gero goizeko ordu txikiak arteko pesta. 

Igandean amaituko dira bermutarekin. Hemen duzue egitaraua osorik: 

Egillor-Eritzegoitiko pestak, Atetzen

Atezko bi herrien txanda ere badator asteburu honetan. Larunbatean osaptuko dituzte pestak, egitarau bateratu batekin. 12:00etan izanen da txupinazoa eta ondoren, bazkaria, herri kirolak txikiendako eta txokolatada. 19:00etako erronda Egillorren izanen da, eta ondoren zezen suzkoa, herri afaria, DJ-a eta kontzertuak.