'Basoa Materia' zikloaren inguruan elkarrizketa egin diogu gaurko irratsaioaren lehen zatian Isabel Ferreira antolatzaileari, izan ere, ostiralean Jauntsarasko hariztian izanen da proiekzioa. Saioaren bigarren zatian, Cederna Garalur elkarteko kolaborazioa izan dugu. Leitzako Mimukai zentroan antolatuko dituzten formazioen inguruan aritu zaizkigu gaurkoan.