Bueltan gara Egun Ero magazinarekin! Irrati-urte berriari ekin diogu gaur, eta lehenbiziko irratsaio honetan Kalakan taldeko Jean Michel Beraurekin hitz egin dugu hasteko, igandean Gaskueko Santurbe baselizan kontzertua eskainiko baitute. Ondoren, Patxi Irurtzun liburuzainarekin denboraldiko lehenengo kolaborazioa izan dugu.