Iraizozko bestetarako, ordu gutxi

Amezti.eus

2018ko bestak

Bihar, irailaren 11n, hasiko dira eta astelehenera arte luzatuko dira. 

12:00etako txupinazoa baino lehen hamarretakoa jateko bilduko dira iraizoztarrak. Gainera, urtero bezala, maiatza igotzeko unea iritsiko da, 13:00etan. Bestetako lehenengo egunean gazte bazkaria egiten dute eta gero etorriko dira erronda EZK Txarangarekin. Gainontzeko musika DJ Bakok jarriko du. 

Larunbatean bestak jarraituko du eta umeek ere tokia izanen dute, puzgarriak izanen dituztelako, eta Xaibor ikuskizunaz disfrutatzeko aukera ere izanen da. DJ Bako etorriko da berriz baina lehenago Los Tajudos del Norte taldearen mariatxiak. 

Igandean, besteak beste, mus txapelketako finalaurrekoa jokatuko da. Baina egitarauak ekimen asko biltzen ditu, zezenkumeak eta poniak, adibidez, eta Iraizotz Kantuz. Herri Kirolen erakustaldia ere antolatu dute herri ultzamarran. 

Iraizotzen astelehenera arte luzatzen dituzte bestak eta orduan, bai, ezagutuko ditugu mus txapelketako garaileak. Baina azkeneko eguna izanagatik ere egitaraua ez da eskasa, izan ere, txapel jaurtiketa, bingo herrikoia, haurren mus txapelketa eta Maspaké taldearen kontzertua aurkitzen ditugu. Gaixoa ni 20:00etan abestuko dute. 

Egitaraua osorik: