20:00etan txupinazoa jaurti eta ordu txikiak arte luzatuko da pesta gaur Ihabenen. Herri afaria, bingoa eta musika izanen baitute ondoren. Hala ere, larunbata da pestetako egun handia. 13:00etan bermutarekin hasi eta egun osoan antolatu dituzte gauzak. Oktoberfest pesta alemandar ospetsua hartu dute gai nagusitzat, eta septemberfest izendatuta, horren inguruko jokuak antolatu dituzte. Igandean ere bermuta, bingoa eta txokolatada izanen dituzte baina 20:00etan gaixoa ni abestu beharko dute.
Ikusi egitaraua osorik:

Zarrantzen, berriz egun osoko pesta antolatu ohi dute eta irailaren 5ean izanen da hori. Bermuta eta herri bazkariaz gain, Sein Piratak gidatutako ginkana eta Leinu taldearekin izanen den dantzaldia nabarmendu ditzakegu. Gauari, eskualdeko DJ Hannibalek jarriko dio musika.
