Bestetako lehenengo egunean, gainera, haurrentzako egurrezko jolasak, mus txapelketa eta tortilla eta postre lehiaketa izanen dira. 19:00etan amaituko da egitaraua. Ostegunetik aurrera, ordea, gaueko ordu txikietaraino luzatuko da besta.
Vermutarekin hasiko dira ostegunean eta bazkaria harrobian eginen dute. Gainera, mozorro dantzaldia izanen dute gaueko ekimenen aurretik. Ostiralean ere herri bazkaria izanen dute eta gero Herri Kirolak erakustaldia.
Azkeneko eguna ez da gutxiago izanen eta goizetik gauera arte antolatu dituzte gauzak. Txirrindula lasterketa batekin hasiko da eguna, 11:00etan eta mus txapelketako finala izanen da. Bazkaltzeko zikiro jatea eginen dute. Bestetako azken egunean animali erakusketa ere eginen dute.
Ikusi egitaraua osorik:
