DJ Mizkok jarriko du gaur musika Gaskuen, ordu txikiak arte. Eta bihar jarraituko dute pestarekin. Haurrendako ekimen ugari ere antolatu dituzte: herri kirolak, aurpegi margoketa eta jolasak, besteak beste. Gainera, antzerkia ere nabarmentzen da egitarauan: larunbatean izanen da, 19:00etan, Nicolas Chevalierekin. Ikusi egitaraua osorik:

Erbitin igandera arte luzatuko dira pestak eta egitaraua ere zabala da. Larunbatean bazkaria eginen dute frontoian eta, ondoren, musikaz gozatuko dute batez ere. Los Tajudos del Norte taldeak eskainiko du kontzertua lehenengo eta ondoren Fidelek girotuko du pesta. Su artifizialak ere izanen dituzte. Igandean errondarekin hasiko dira eta jolasteko eguna izanen da, batez ere. Umeendako jolasak antolatuko dituzte Dindaia Fundazioarekin eta Bingoa izanen dute iluntzean. Baina gauza gehiago ere badira:
