Gaurko herri bazkariaren ondoren musikak jarraituko du. Bingo musikatuaren ondoren Tukutuku txarangarekin eginen baitute erronda. Gaueko DJak girotuko dute jaia baina su artifizialak eta oliba jaurtiketa ere eginen dute. Goizeko 6:00etan txistorradak sendatuko du bestondoa.
Larunbatean Luzianoren eguna izanen da berak jarriko baitu musika. Umeendako puzgarriak izanen dira eta mozorro gaua nabarmenduko da besta bigarren egunean. Ondoren, igandean, azken eguna izanagatik ez da besta gutxiago izanen. Herri bazkariarekin, antzerkia eta Los Tajudos del Norte mexikarrak abesten dituen taldearen kontzertua nabarmentzen baitira. Gainera, txikien mozorro gaua egiten dute "gaixoa ni" 22:00etan abestu baino lehen.
Egitaraua osorik:

Dantza eta antzerki tailerra
Bestetako lehenengo egunean tailer interesgarri bat ere antolatu da, kasu honetan, Uxama ingurumen elkartetik. Kontxi Lopez eta Giusseppe Stella nazioartean ere eskarmentua duten dantzariek eta koreografoek eskainiko dute isiltasunarekin, pertzepzioarekin, espazioarekin eta norberarekin jolastea eta ikertzea da helburua. Ingurua nola sentitzen dugu, gure gorputza nola kokatzen da? Galdera horiei so eginez. Abuztuaren 21ean, 10:00etatik 15:00ak arte izanen da Eltson, 50 euroren truke.
Ondoren, larunbatean, abuztuaren 22an, Isiltasuna eta pertzepzioa inprobisazioa eskainiko dute 19:30ean Ultzamako Udaletxeko parkingean. Tailerrean izena eman dutenek lan horretan parte hartzeko aukera izanen dute.