Ostiraletik igandera ospatuko dituzte Urritzola-Galaingo bestak

Amezti.eus 2026ko abuztuaren 14a

Urritzola-Galaingo besten txanda izanen da asteburu honetan, eta egitarau ederra prestatu dute abuztuaren 14tik 16ra. 

Abuztuaren 14an, ostiralarekin, goizeko 10:00etan emanen diete hasiera bestei, puzgarriekin. 12:00etan, berriz, txupinazoa izanen da, eta 13:30ean, hamaiketakoa. 14:30ean kopa itzulia eginen dute herritik barrena Adrian Otxotorenarekin, eta gauean, 22:0eetan, herri afaria izanen da, txilindron eta urdaiazpikoa. Eguna ongi bukatzeko, DJ Bako ariko da 00:30etik aurrera. 

Abuztuaren 15ean, larunbatarekin, 12:30ean meza izanen da, eta 80 urte bete dituztenei omenaldia eginen diete bertan. 14:30ean herri bazkaria izanen da Galainen, zikiroa. 16:00etan Lopene animaliak izanen dira, 17:00etan kopa itzulia Julen Cobosekin, eta 22:00etan herri afaria, sahieskiak. Goizeko 01:00etatika urrera dantzaldia izanen da Luziano Show-rekin. 

Abuztuaren 16an, igandearekin, 12:00etan hasiko dira ekimenak, Buruzgain klubeko pilota partidekin. 17:00etan Velotiroan tiro egiteko aukera izanen da, eta 20:00etan, kontzertua emanen dute Los Tajudos del Norte mariatxiek. 

https://amezti.tok-md.com/argazkiak/eUK/urritzola_festak_page-0001.jpg