Eta ostegunean bertan izanen dira lehenengo jarduerak. Urtero egiten den herri afaria izanen da elkartean eta bokatada umeendako. Gainera, Larraintzarko Ostatuak urteurrena ospatzeko antolatu ohi duen kontzertuaz disfrutatzeko aukera ere izanen da. Aurte Hot Mess bertsio talde bereziarekin.
Ostiralean herriko gazteen bazkaria izaten da plater nagusia. Baina, gainera, umeendako hainbat jarduera, erronda, ping pong txapelketa eta musika asko.
Larunbatean herri osoa bilduko bazkaltzeko plazan eta bingoa izanen dute bazkalondoan, besteak beste. Eta igandea, bestetako azken eguna izanik ere, egitaraua ez da eskasago izanen: erraldoiak eta gaiteroak, diskofesta, tortillada eta mozorroak, edo txapela jaurtiketa. Gauerdian gaixoa ni kantatuko dute.
