Esan Erran irratiaren eta Larraintzarko ikastetxearen elkarlanetik berreskuratu genuen iaz Txutxumutxu irratia, eta aurtengo ikasturtean hiru irratsaio egiteko erronka jarri genion gure buruari. Eta, betetzea lortu dugu! Ikasturte bukaerarekin bat eginez, memoriaren gaia landu dute ikasgeletan adin desberdinetako ikasleek, eta lan horren emaitza izan da ekainaren 11n zuzenean emititu den irratsaioa.
Eskualdeko adineko hainbat herritarri zuzeneko elkarrizketak egin dizkiete ikasleek, eta aurrez grabatuak zituzten beste zenbait elkarrizketa eta podcast ere ekarri dizkigute. Ipuin eta kondairak, eskualdeko beldurrezko pasarteak, abestiak... denetik izan dugu! Ea hurrengo ikasturtean ere elkarlan eder honekin segitzen dugun.