Elkarrizketak

'Larra Bideak II' diska aurkeztuko du ostiralean Laban Iñaki Larrayozek

Amezti.eus 2026ko ekainaren 9a

Iñaki Larrayoz musikari ultzamarraren bigarren lana da Larra Bideak II diska, eta ostiral honetan, ekainaren 12an, Iruñeko Laban aurkeztuko du 20:00etan. Elkarrizketa egin diogu Larraintzarko artistari. 

Honezkero entzungai dago streaming plataformetan Iñaki Larrayozen bigarren diska, Larra Bideak II, eta diska fisikoan eta biniloan ere salgai izanen da hemendik gutxira. 

Larra Bideak lehen diska 2019an argitaratu zuen musikariak bakarka, eta bigarren hau ere bakarka hasi arren, Berako hainbat musikari gehitu zaizkio azkenean grabaketa prozesuan, eta zuzenekoetan ere talde osoa ariko da. 

Iruñeko lehen aurkezpena eta gero, ekainaren 25ean Larraintzarko Zentro Zibikoan aurkeztuko du diska.