Elkarrizketak

Txondorra egiten ari dira Eltzaburun

Amezti.eus 2026ko ekainaren 4a

Duela hamar urte hasi zen Eltzaburuko Karlos Agirre Iribarren herrian txondorra egiten, eta geroztik, hutsik egin gabe, urtero-urtero egin dute. Maiatzaren 30ean piztu zituzten aurtengo bi txondorrak. 

Biloria herrian, Lizarraldeko Lanako bailaran ikasi zuen txondorra egiten eltzaburuarrak, hango txondorgile batekin. Artearen egurra inguru hartatik erosten du urtero ultzamarrak, eta txondorretik ateratzen duen ikatza etxerako aprobetxatzeaz gain, inguruko zenbait herritarrei eta erretegiri saltzen die. 

Txondorra pizterakoan eta ikatza ateratzerakoan lagun franko elkartzen direla kontatu digu, baina txondorrak irauten dituen bi asteetan bera arduratzen da batez ere zaintzeaz.