Erleen munduko eguna izan zen maiatzaren 20an, eta egun horren ospakizuna aprobetxatu dugu gaurko Memoriaren txokoa saioa erleen eta polinizatzaileen munduari eskaintzeko. Izan ere, biodibertsitatea mantzentzeko eta gizakiok nahiz bestelako animaliak elikatzeko ezinbesteko papera betetzen dute intsektu txiki eder horiek. Beraz... zaindu ditzagun erleak!