Elkarrizketak

Zahartze aktiborako jardunaldia eginen da Larraintzarren maiatzaren 8an

Amezti.eus 2026ko apirilaren 29a

Zahartze aktiboaren inguruko lanketa bultzatu nahi dute eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, eta horretarako, jardunaldia antolatu dute maiatzaren 8rako. Apirilaren 29a izanen da izena emateko azken eguna. Informazio gehiagorako eta izena emateko 948 30 93 50 eta 948 30 93 50 telefonoak daude. 

Zahartze aktiboaren inguruko ekimenak antolatu dituzte Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik, Denok Bat jubilatuen elkartearekin batera. Helburua zahartze aktiboa bultzatzea dela adierazi du Miren Uharte teknikariak, bai fisikoki baina baita mentalki ere.

Larraintzarko frontoian izanen da zahartze aktiboaren inguruko jardunaldia, eta batez ere zonaldeko profesionalen eta adineko pertsonen arteko topaketa bultzatu nahi dute, elkar ezagutzeko eta ideiak partekatzeko. Osasun etxeko erizain eta medikuak, gizarte langileak eta jubilatuen elkarteko kideak izanen dira jardunaldietan. 

Aurrerago, ekimen gehiago

Talde txikiagoentzako beste bi tailer ere antolatu dituzte Gizarte Zerbitzuen mankomunitatetik: elikaduraren tailer praktikoak izanen dira lehenengoak, Erripan maiatzaren 13an eta Eritzen maiatzaren 20an eginen direnak. Bigarrena, pentsamendu positiborako eta ongizate emozionalerako tailerra izanen da, maiatzaren 26an Larraintzarko Osasun Etxean eginen dena. 

Erlazionatuak